Txartelak

MUGI txartel motak

Sistemak barne hartzen ditu Lurraldebus txartela eta MUGI txartela. Bi txartel horiek hobari berberak eskaintzen dituzte, hortaz, Lurraldebus txartela duenak ez du MUGI txartel berria egin behar.

3 txartel eskaintzen dira:

  • Arrunta:
    • Txartelak titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu.
    • MUGI sistemak eskaintzen dituen onurez gozatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.
    • Txartelaren jabeak egindako bidaiak soilik baliozkotu daitezke.

Tarjeta ordinaria

  • Hobariduna:
    • Titularrak zenbait baldintza betetzen dituela ziurtatzen duen txartel pertsonalizatua da.
    • Txartelak persona titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu.
    • Titularrak egindako bidaiak soilik baliozkotu daitezke.
    • Birkarga egitean automatikoki hobariak ematen ditu.

Tarjeta colectivos

  • Anonimoa:


Titulartasunik gabeko txartela da, edo inpertsonala, taldeentzat egokia (ikastetxe, enpresa, eta abar) % 32 deskontuak eskaintzen ditu eta pertsona batek baino gehiagok erabil dezake aldi berean (multibalioztatzea):

Tarjeta anonima

  • DBusen: Aldi berean bidaiari kopuru mugagabea onartzen du, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa diru badago. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatu behar da.
  • Lurraldebusen: Gehienez ere 9 bidaiari aldi berean. Eragiketa gidariaren laguntzarekin egin behar da, eta, ondorioz, ez da jaitsieran balioztatu behar.
  • Euskotrenen: Bidaiari batek bakarrik erabil dezake aldi berean bidaia bakoitzeko.
  • Renfe Aldiriaken: Bidaiari batek bakarrik erabil dezake aldi berean bidaia bakoitzeko.
  • Hiribusetan: Gehienez ere 9 bidaiari aldi berean. Eragiketa gidariaren laguntzarekin egin behar da.

Txartel anonimoak 5 euro balio du eta 12 hilabeteko indarraldia izango du, kargatzen den egunetik hasita. Txartela kargatu zen azken egunetik 12 hilabete pasatzen direnean, desaktibatuta geratuko da. Dena den, txartelean zegoen saldoa ez da galduko, txartela berriz kargatzean aktibatu egiten baita bere saldoa berreskuratuz.

Txartel anonimoa prentsa-saltoki batzuetan eskura daiteke argazkirik eta bestelako dokumentaziorik aurkeztu beharrik gabe. Garraio aldaketei dagokienez, txartel anonimoarekin Dbus - Dbus artean, gehienez, 31 aldaketa egin daitezke, eta gainerako autobusetan, aldiz, gehienez 9. Datu pertsonalik ez duenez, ezin da MUGI sisteman alta eman eta, beraz, ezin da kargatu APParen edo webaren bitartez.

Txartel hobariduna eskuratzeko bete beharrezko baldintzak

  • Egiaztatuko da Gipuzkoan erroldatuta egotea.
    SALBUESPENA: Gipuzkoako edozein herritan pasaportearekin erroldatu direnen kasuan, aurkeztu beharko da errolda-ziurtagiria, azken hiruhilabetekoan egindakoa.
  • Gainera, txartel hobaridun eskaerei eta berritze eskaerei Foru Ogasunean Errenta maila egiaztatuko zaie: 2,5 aldiz IPREM*adierazlea (16.135,08€ banako aitorpenean eta 32.270,16€ baterako aitorpenean) gaindituz gero, txartel arrunta bidaliko da. 

    Bi egoeretan ez da errenta maila egiaztatuko: 18 urte beherako txartel hobaridun eskaerak eta Familia Ugari orokorren edo berezien eskaerak (beste txartel hobariduneko konbinaziorik gabe).

    (*)Oinarri ezargarri orokorra+ aurrezpenaren oinarri ezargarria+ lanaren hobaria. Hiru kontzeptu hauen |batuketa ezin du gainditu 2,5 aldiz IPREM adierazlea. Errentako baterako aitorpenen kasuan kopurua bikoiztu egiten da.

  • Familia Ugarien kasuan egiaztatuko da Eusko Jaurlaritzan/Gipuzkoako Foru Aldundian Familia Ugariaren titulua indarrean dagoela. 
    SALBUESPENA: Pasaporte zenbakiarekin igorritako Familia Ugarien titulua dutenek aurkeztu beharko dute tituluaren fotokopia.
  • Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikaren Departamentuan Desgaitasun-txartelaren € eskatzaileei egiaztatuko zaie desgaitasun gradua %65 gehiagokoa edo Mugikortasun baremoa 7koa edo gehiagoko dutela.
  1. Gazteak (6 urtetatik 25 urte bete arte): Txartel arruntaren dokumentazio bera.
  2. Adinekoak (65 urte edo gehiago): Txartel arruntaren dokumentazio bera.
  3. Ezinduak (% 65eko desgaitasuna dutenak edo mugikortasunerako 7 baremoa): Txartel arruntaren dokumentazio bera.
  4. Soziala: Txartel arruntaren dokumentazio bera. Horrez gain, txartel soziala eskatu ahal izateko bakoitzaren egoeraren arabera aurkeztu beharko dira dokumentu hauek:
    EGOERA EKARRI BEHARRKO AGIRIAK

    DOKUMENTOA IGORTZEN DUEN ERAKUNDEA

     

    1.Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiroduna

    Lagun Aroren erretiro-pentsioa duen erretiroduna, 65 urte baino gazteagoa eta lanik egiten ez duena. (Kasu horretan, lan-bizitza erregimen bereziko altan agertzen da, Gizarte Segurantzako erretirorako eskubidea izateko kotizatu egiten baitute.)

    • Gizarte Segurantzak egindako erretiroa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
    • Lagun Arok egindako ziurtagiria.
    • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duela egiaztatzeko.

    GIZARTE SEGURANTZA

    LAGUN ARO

    GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA
    2. Erretirodun partziala duena
    • Gizarte Segurantzak egindako erretiroa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
    • Ez da beharrezkoa lan-bizitzaren ziurtagiria aurkeztea
    GIZARTE SEGURANTZA
    3.Lanik egiten ez duen 55 urtetik gorako ezintasun iraunkor osoko pentsioduna
    • Ezintasun iraunkor osoa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
    • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duela egiaztatzeko

    GIZARTE SEGURANTZA

    GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

    4. Erabateko Ezintasun Iraunkor Osoko pentsioduna

    %65 edo gehiagoko ezintasun-mailara parekatzen da
    • Erabateko ezintasun iraunkor osoa egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa. (Horrelako ezintasunarekin ezin denez lanik egin, ez da beharrezkoa Lan-bizitzaren ziurtagiria eskatzea)
    GIZARTE SEGURANTZA

    5. Erabateko ezintasun handiko pentsioduna

    %65 edo gehiagoko ezintasun-mailara parekatzen da
    • Erabateko ezintasun handia egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa. (Horrelako ezintasunarekin ezin denez lanik egin, ez da beharrezkoa Lan-bizitzaren ziurtagiria eskatzea)
    GIZARTE SEGURANTZA
    6.Lanik egiten ez duen alargun-pentsioduna
    • Alargun-pentsioa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
    • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duela egiaztatzeko

    GIZARTE SEGURANTZA

    GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

    7. Lanik egiten ez duen KOTIZATU GABEKO PENTSIOKO diru-sarrera edo gutxiago jasotzen duen pentsioduna

    (Zurztasunaren pentsioa barne)
    • Kotizatu Gabeko Pentsioa (5.164,60€ 2017 urterako, 14 ordainsaritan) baino gutxiagoko diru-sarrerak egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
    GIZARTE SEGURANTZA
    8. Senideen aldeko pentsioa
    • Pentsioa egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
    GIZARTE SEGURANTZA
    9. Ardurapean hartutako adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoaren titularra edo eragilea
    • Kotizatu Gabeko Pentsioa (5.136,60€) baino gutxiagoko diru-sarrerak egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
    GIZARTE SEGURANTZA
    10. Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna)
    • Dagokion urtean Udalean egindako eta tramitatutako eskaera.
    • Udaleko Gizarte zerbitzuak, hilabete batetik beherako epean egindako laguntzaren jatorrizko ziurtagiria.(Kasu honetan ez da beharrezkoa egiaztatzea aurreko urtean laguntza jaso izanaren ziurtagiria).

    UDALA

    11. Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP), Gizarte Ongizateko Fondoa (GOF), Desgaituak Gizartean Integratzeko Legearen (LISMI) prestazioaren titularra eta Gizarte-inklusiorako laguntzaren titularrak (18-23 urte bitartekoak) (lehen Desbinkulazio-laguntza jasotzen zutenak)

    • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamenduak egindako laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean emandakoa.
    GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

    12.Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren (DBE) titularra edo onuraduna

    • DBE: Laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean.
    • DBL: Laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean.
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamendua
    13.Estatuko Enplegu Zerbitzuak (SEPE) emandako diru-laguntzetako baten titularra edo Txertaketarako Errenta Aktiboaren titularra
    • Diru-laguntzaren ziurtagiria SEPEK hilabete batetik beherako epean egindakoa

    INEM

  5. Familia Ugariaren txartela eskuratzeko entregatu beharreko dokumentuak eta bete beharreko baldintza:
    • Txartel arruntaren dokumentazio bera.
    • Egiaztatuko da Familia Ugariaren agiria indarrean dagoela.

GGLAk erabiltzaileari egokitzat jotzen duen informazioa eskatzeko eskubidea gordetzen du.

EU-Cookies - VERITAS DATA GmbH

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117