Mugi

Non erabil daiteke?

MUGI sisteman integratuta dago Gipuzkoako garraio publikoaren gehiengoa:

  • Autobusak:
    • Lurraldebus
    • Hiribusak:  Donostiako (Dbus), Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Lasarte-Oriako eta Oiartzungo hiribusak.
  • Tren zerbitzuak:
    • Euskotren (Hendaiatik Bilbora linera orokor osoan erabil daiteke, baina MUGI tarifak soilik Hendaiatik Berrizera arteko bidaietan aplikatzen dira)
    • Renfe Aldiriak (Irunetik Brinkolara bitartean erabili daiteke).

Donde utilizar
Sistemari atxikitako garraiatzaileak:

  • Horrez gain, MUGI/Lurraldebus txartela ondoko zerbitzuetan erabili ahal da:

    *Informazio gehiago ohiko galderak atalean

  • Txartel bakarra ezartzea Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua da eta txartelen interoperabilitatean gauzatzen da. Garraioaren Plangintzako zuzendaritza lanean ari da asmo handiko egitasmo horren oinarriak ezartzeko; ildo horretan, apurka-apurka, urrats zehatzak eman dira EAEko garraiobideetan 3 txartelen erabilera bermatzeko: BAT (Araban), BARIK (Bizkaian) eta MUGI/Lurraldebus (Gipuzkoan). 

    Gaur egun, 3 txartelak hurrengo garraiobideetan erabil daitezke:

    Donostiako hiribusetan, Dbus  (www.dbus.eus)

    Euskotrenen  (www.euskotren.eus)

    Tarifei dagokionez:

    • Bere lurralde barruan txartel bakoitzak indarrean dituen tarifak ezartzen dira, adibidez: Bilboko tranbian MUGIrekin egindako bidaiari BARIK tarifa aplikatzen zaio; Gasteizko tranbian MUGIrekin egindako bidaiari BAT tarifa aplikatzen zaio; BARIK edo BAT txartelekin Dbusen egindako bidaiari MUGI tarifa aplikatzen zaio.
    • Euskotrenek bere tarifa propioak ezartzen ditu txartel baten eremutik kanpo hasi edo bukatzen diren bidaietan, hau da, lurralde-arteko bidaietan, adibidez: Hendaia-Bilbo; Ermua-Durango; Deba-Amorebieta.
      • Euskotren: Bilbo-Donostia-Hendaia lerro orokorrean, MUGI sistemaren tarifak soilik Hendaia-Berriz artean egindako bidaietan aplikatzen dira. Herri horietatik kanpora jarraituz gero, bidai osoari Euskotrenen tarifa ezartzen zaio, lurralde arteko bidaia delako.
      • MUGI/Lurraldebus hobaridun txartelekin bidaiatzen denean (Nagusiak, Ezinduak, Sozialak eta Gazteak), hobaria ezabatuko zaie MUGI sisteman sartuta ez dauden bidaietan.

EU-Cookies - VERITAS DATA GmbH

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117