- Txartel pertsonal eta besterenezina da.
- Txartelaren jabea honen zaintza eta babesaren arduraduna da eta beste pertsona batek erabiltzen duen unean bera izango da arduraduna, txartelaren galtzea salatzen ez den bitartean.
- GGLAk txartelaren jabearen eskutik, honen iruzurrezko erabilera antzematen badu, baliogabetu egingo du eta 20€ko isuna ordaindu beharko da, hau ordaindu ezean ezingo baita txartel berri bat eskuratu GGLAko erabiltzaileentzako arreta zerbitzuko zentroan.
- Erabiltzaileak GGLAri komunikatu beharko dio bere datu pertsonaletako edozein aldaketa.
- Txartelaren erabilera okerra: Erabilera okerraren suposizioak dira:
- Egiazkoa ez den informazioa inprimatuta daraman txartelaren erabilera.
- Txartel pertsonalizatuan ageri den argazkiko pertsona ez den batek txartel bera erabiltzea.
- Txartel faltsifikatu baten edota bertako informazioa manipulatuta izan denaren erabilera.
- Jaitsierako geltokian ez balidatzea, aurretik zona desberdineko beste geltoki bateak eginagatik.
- MUGI sistemaren deskontu handienak lortzea helburu bakartzat duten jarduerak.
- Txartel pertsonalizatua, bere identitatea egiaztatzeko beharrezko dokumentu moduan ez erakustea, nahiz eta operadoreko ikuskapeneko langileak eskatu izan.
- Erabiltzailearen arreta: Telefonoa: 943 000 117
- E-maila: info@mugi.eus
- Bulegoa: Easo 74-1º Donostia / San Sebastián





info@mugi.eus
943 000 117