MUGI sistema
Zer da MUGI sistema?
Tarifa-sistema bateratu berria da, eta martxoaren 4tik indarrean dago sistemari atxikitako Gipuzkoako garraiobide publiko guztietan.
Sistemak euskarri bakarra du, Lurraldebus sisteman bilakaera dena: MUGI txartela. Horrela, MUGI eta Lurraldebus txartelak MUGI Sistemaren barne dauden garraio publiko guztietan erabili ahal izango dira, biek zerbitzu berbera emango dutelako.
Txartelak pertsonalizatuak eta besterenezinak dira, eta behin eta berriz karga daitezke. Gainera, abantaila ugari eskaintzen dute sistemako hiri eta hiriarteko autobus zerbitzuetan eta tren zerbitzuetan bidaiatzeko.
Zein da MUGI sistemaren sustatzailea?
Gipuzkoako Tarifak Bateratzeko prozesua Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzak sustatu eta zuzentzen du, honako hauen partaidetzarekin:
MUGI Sistemako aldaketak partaide guztien artean erabakitzen dira.
Non erabil daiteke MUGI sistema?
MUGI sisteman integratuta dago Gipuzkoako garraio publikoaren gehiengoa:
-
- Autobusak:
- Tren zerbitzuak:
- Euskotren (Hendaiatik Bilbora linea orokor osoan erabil daiteke, baina MUGI tarifak soilik Hendaiatik Berrizera tarteko bidaietan aplikatzen dira).
- Renfe Aldiriak
Horrez gain, MUGI/Lurraldebus txartela ondoko zerbitzuetan erabili ahal da:
-
- Gasteizko tranbia (www.euskotren.eus/eu)
- Bilboko tranbia (www.euskotren.eus/eu)
- Larreineta-Trapagaraneko funikularra (www.euskotren.eus/eu)
- Bizikleta alokairua (www.dbizi.com)
-
Zeintzuk dira txartel hobaridunak eta zeintzuk horiei zuzendutako abantaila osagarriak?
MUGI sistemarekin, erabiltzaileek hobariak aldez aurretik jasoko dituzte, txartela kargatzeko unean bertan. Hau da, erabiltzaileak txartela kargatzen duen bakoitzean, kopuru bat gehituko zaio hobari gisa.
Txartel mota hau jasotzeko zenbait baldintza bete behar dira:
Egiaztatuko da Gipuzkoan erroldatuta egotea. Gipuzkoako edozein herritan pasaportearekin erroldatu direnen kasuan, aurkeztu beharko da errolda-ziurtagiria, azken hiruhilabetekoan egindakoa.
Gainera, txartel hobaridun eskaerei eta berritze eskaerei Foru Ogasunean Errenta maila egiaztatuko zaie: 2,5 aldiz IPREM*adierazlea gaindituz gero, eskatzaileari galdetuko zaio txartel arrunta jaso nahi duen. Hauek dira kopuruak: 16.135,08€ bakarkako aitorpenean eta 32.270,16€ baterako aitorpenean.
Bi egoeretan ez da errenta maila egiaztatuko: 18 urte beherako txartel hobaridun eskaerak eta Familia Ugari orokorren edo berezien eskaerak (beste txartel hobariduneko konbinaziorik gabe).
(*)Oinarri ezargarri orokorra+ aurrezpenaren oinarri ezargarria+ lanaren hobaria. Hiru kontzeptu horien batuketa ezin du gainditu 2,5 aldiz IPREM adierazlea. Errentako baterako aitorpenen kasuan kopurua bikoiztu egiten da.
Familia Ugarien kasuan horren tituloa indarrean izatea egiaztatuko da.
- Gazteak (6 urtetatik 25 urte bete arte): % 25ko hobaria.
- Adinekoak (65 urte edo gehiago): % 108ko hobaria.
- Ezinduak (% 65eko desgaitasuna dutenak edo mugikortasunerako 7 baremoa): % 108ko hobaria
- Sozialak: % 108ko hobaria.Egoera hauetan daudenak:
- Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiroduna.
- Erretirodun partziala duena.
- Lanik egiten ez duen 55 urtetik gorako Ezintasun Iraunkor Osoko Pentsioduna.
- Lagun Aroren erretiro-pentsioa duen erretiroduna, 65 urte baino gazteagoa eta lanik egiten ez duena. (Kasu horretan, lan-bizitza erregimen bereziko altan agertze da, Gizarte Seguratzako erretirorako eskubidea izateko kotizatu egiten baitute.)
- Erabateko Ezintasun Iraunkor Osoa duen pentsioduna.
- Erabateko Ezintasun Handiko Pentsioduna.
- Lanik egiten ez duen Alargun-Pentsioduna.
- Lanik egiten ez duen Kotizatu Gabeko diru-sarrera edo gutxiago jasotzen duen Pentsioduna.
- Senideen aldeko pentsioa
- Ardurapean hartutako Adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoaren titularra edo eragilea.
- Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna.
- Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP), Gizarte Ongizateko Fondoa (GOF), Desgaituak Gizartean Integratzeko Legearen (LISMI) prestazioa eta Gizarte-inklusiorako laguntzaren titularrak (18-23 urte bitartekoak) (lehen Desbinkulazio-laguntza jasotzen zutenak).
- Diru-sarrera Bermatzeko Erretaren (DBE) titularra edo onuraduna.
- Estatuko Enplegu Zerbitzuak (SEPE) emandako diru-laguntzetako baten titularra edo Txertaketarako Errenta Aktiboaren titularra.
- Orokorra: % 25eko hobaria.
- Berezia: % 100eko hobaria.
Gazteak, Adinekoak, Ezinduak eta Soziala txartelaren jabea Familia Ugaria 20 edo 50 taldekoa baldin bada, familia ugariko kide izategatik dagokion hobaria ere jasoko du.
Zer da txartel anonimoa?
Titulartasunik gabeko txartela da, edo inpertsonala, taldeentzat egokia (ikastetxe, enpresa, etab.) %32 deskontuak eskaintzen ditu eta pertsona batek baino gehiagok erabil dezake aldi berean (multibalidatua):
Txartel anonimoak 5 euro balio du eta 12 hilabeteko indarraldia izango du, kargatzen den egunetik hasita. Txartela kargatu zen azken egunetik 12 hilabete pasatzen direnean, desaktibatuta geratuko da. Dena den, txartelean zegoen saldoa ez da galduko, txartela berriz kargatzean aktibatu egiten baita bere saldoa berreskuratuz.
Txartel anonimoa prentsa-saltoki batzuetan eskura daiteke argazkirik eta bestelako dokumentaziorik eraman beharrik gabe. Garraio aldaketei dagokienez, txartel anonimoarekin Dbus – Dbus gehienez 31 aldaketa egin daitezke eta beste garraiobideetan gehienez 9.
Datu pertsonalik ez duenez, ezin da MUGI sisteman alta eman eta, beraz, ezin da kargatu APParen edo webaren bitartez.
Zein da prezio-sistemaren oinarria? Tarifak:
MUGIren tarifa sistema zonetan (zenbat eta zona gehiago zeharkatu, garestiagoa izango da prezioa) eta hilabetean egiten diren bidaien kopuruan (zenbat eta bidaia gehiago egin, orduan eta merkeagoa ateratzen da) oinarrituta dago.
TARIFAK Baldintzak 1 Hiribusa
0 JauziJauzi 1 2 Jauzi 3 Jauzi 4 Jauzi 5 Jauzi
2 Hiribusa 3 Hiribusa ALDIZKAKOA (PAPEREZKO TXARTELA) 1,80€ 2,65€ 4,95€ 7,25€ 9,40€ 12,60€ 1,50€ 1,30€ TXARTEL ANONIMOA desk. %32 1,22€ 1,80€ 3,37€ 4,93€ 6,39€ 8,57€ 1,02€ 0,88€ 1. TARTEA: OHIKOA 1-20 bidaia desk. %47 0,95€ 1,40€ 2,62€ 3,84€ 4,98€ 6,68€ 0,80 € 0,69€ 2. TARTEA: OHIKOA 21-50 bidaia desk. %57 0,77€ 1,14€ 2,13€ 3,12€ 4,04€ 5,42 € 0,65 € 0,56€ 3. TARTEA: OHIKOA 51 edo bidaia gehiago desk. %90 0,18€ 0,27€ 0,50€ 0,73€ 0,94€ 1,26 € 0,15 € 0,13 € GAZTEAK ETA F. UGARIDUN GAZTEAK 51. BIDAIATIK AURRERA desk. %100 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ 0.00€ GAUEKOA 2,10€ 3,10€ 5,95€ 8,25€ 10,40€ 13,60€ 2,00 € 2,00 € AUTOBUS-ALDAKETA INTRAMODALA DOHAINIK 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ 0,00€ AUTOBUS-ALDAKETA INTERMODALA %25 Bidaia garestiena osoko abonatzen da, eta merkeenaren %25a —adierazitako zifrak deskontuen lehen tarteari dagokio (%47); tarte handiagoren kasuan, dagokion deskontua aplikatuko da.— 0,24€ 0,35€ 0,66€ 0,96€ 1,25€ 1,67€ 0,20€ 0,17€
Zeintzuk dira tarifak hiribusetan?
Sistemari atxikitako hiri-autobusetan (Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani eta Lasarte-oriako hiri autobusetan) zerbitzu bakoitzari dagokion tarifa kobratuko da:
Hasierako prezio horiek oinarritzat hartuko dira deskontuak aplikatzeko.
Nola bereizi dira eremuak?


Zenbat bidaia egin beharko nituzke % 47ko, % 57ko eta % 100eko deskontua izateko?
MUGI sistemarekin, lehen bidaiatik 20. bidaiara arte, % 47ko deskontua aplikatuko zaio noizbehinkako txartelaren (paperezkoaren) prezioari. 21. bidaiatik aurrera, % 57ko deskontua aplikatuko da, eta 51. bidaiatik aurrera, % 90ekoa. Gazteei, G txarteldunei eta aurrez aipatutakoa eta Familia Ugaria ere badirenei 51.bidaiatik aurrera %100 deskontua aplikatuko zaie, hau da, doan bidaiatuko dute. Deskontuak hilabete naturalaren barruan aplikatuko dira. Bidaia-kontagailua hutsetik hasiko da hilero.
Deskonturik izango al da gaueko zerbitzuetan eta zerbitzu berezietan?
Gaueko zerbitzuetarako ezarritako tarifek ez dute deskonturik, eta prezio berbera ordainduko du erabiltzaileak, txartelarekin edota eskudirutan ordaindu. Edonola ere, bidaia-kontagailuak kontuan hartuko ditu MUGI edo Lurraldebus txartelarekin ordaindutako gaueko bidaiak, aurrerago deskontuak aplikatzeko.
Zer nolako deskontuak aplikatuko dira garraio-aldaketetan?
Garraiatzaile berarekin egindako bidaietan garraio-aldaketak doan izango dira (Lurraldebus - Lurraldebus, DBus-DBus, Irunbus-Irunbus). Garraiatzaile ezberdinekin egindakoetan, aldiz, %75eko deskontua aplikatuko da txartel merkeenaren gainean; hau da, egingo diren bi bidaietatik txartel garestiena kobratuko da eta merkeenaren %25, zein ordenatan erabili diren kontutan izan gabe. Edonola ere, bidaia-kontagailuak bidaia bakarra hartuko du kontuan, bidaia konposatua barkartzat joz.
Nola jarri harremanetan MUGIko arreta zerbitzuarekin?
Telefono: 943 000 117 deituz astelehenetik ostiralera 08:30tik 19:30arte eta larunbatetan 09:00tik 13:00arte.
Faxa: 943 000 116
Helbide elektronikoa: info@mugi.eus
Aurrez-aurreko arreta: Donostiako Easo 74, 1.sol. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara.
Txartelen erabilera MUGI sisteman
Nola funtzionatzen du MUGI txartelak?
MUGI txartela ukipenik gabeko teknologiaz baliatzen da, horrenbestez, bidaia egiteko nahikoa da txartela makinatik pasatzea.-
- Hiriarteko zerbitzuetan (Lurraldebus eta ibilbide luzeak), txartela makinatik pasa behar da bai igotzean eta bai jaistean. Autobusera igotzean, sarreran dagoen txartel-makinara hurbildu behar da txartela, gidariaren ondoan dagoenera edo gidariaren atzean dagoenera. Autobusetik jaitsi baino lehen, txartela, nahitaez, irteerako ate ondoan dagoen makinara hurbildu behar da. Bestela, lineako ibilbiderik luzeena ordainduko da, noizbehinkako txartelaren (paperezkoaren) prezioan.
- Hiribusetan (Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Lasarte-Oriako eta Oiartzungo hiribusetan), autobusera igotzean bakarrik pasa behar da txartela makinatik.
- Gidariak lagundutako salmentetan, autobusetik jaisterakoan ez da txartela makinara hurbildu behar.
- Euskotreneko eta Renfe Aldirietako tren zerbitzuetan, bai sarreran eta bai irteeran pasatu behar da. Bestela, 3,84 euroko penalizazioa ezarriko da. Oraingoz, MUGI/Lurraldebus txartela Hendaiatik Berrizera bitarteko eta Irunetik Brinkolara bitarteko ibilibideetan bakarrik erabil daiteke.
-
Nola eman dezaket alta MUGI sisteman?
Web (Zure kontuan sartu > Gune pribatua) / APP (Nire Ingurua > Eremu pribatua).
Mugimenduak ikusi ahal izateko, txartela kargatzeko eta txartel pertsonalizatuen frogagiriak ateratzeko, txartelak www.mugi.eus webgunean alta eman behar dira. Horretarako, beharrezkoa da webguneko Gune Pribatuan sartzea eta bertan eskatzen den informazioa sartzea (NAN/NIE/ pasaportea, telefonoa, posta kodea, e-posta). Ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu pasahitzarekin. Behin mezua jasota, operazio gehienak egiteko aukera izango duzu.
Alta txartel bakoitzagatik egiten da (ez erabiltzaile bakoitzeko) eta eskaeran erabilitako datu pertsonalak erabili behar dira.
Adingabeen txartelei alta emateko, eskaera egitean erabiliriko NAN edota dokumentua sartu behar da (berdin dio adingabeena, gurasoena edo tutorearena izan).
Alta emateko arazoak badituzu, erabiltzaileen arreta zerbitzuarekin kontsultatu (943000117 - info@mugi.eus).
Zein dira MUGIren eremu pribatuan alta ematearen abantailak?
Behin txartel bat MUGI sisteman alta emanda egonez gero, lehen aldiz datafonoan kargatuta eta ibilgailuren batean lehen aldiz erabilita, “Gune pribatuan” ondorengo eragiketak egiteko aukera izango da: mugimenduak eta diru-kargak ikusi, frogagiriak ateratzeko aukera izan, baita diru-kargak egiteko ere.
Behin karga eginda, aktibatu egin beharko da, bestela ez da webgunean edo beste inon ikusiko, ezta kargatutako dirua erabiltzeko aukerarik izango ere.
Non karga ditzaket MUGI eta Lurraldebus txartelak?
MUGI Sistemak txartelak kargatzeko 600 bat gune ditu; erabiltzaileek pertsonalizatutako txartelak edota txartel anonimoak kargatu ahal izango dituzte hurrengo baimendutako lekuetan:
-
- Karga-datafonoa duten kioskoetan, tabako-dendetan eta liburu-dendetan.
- Zenbait bulego publikoetan.
- Posta-bulegoetan.
- Kutxabankeko kutxazain automatikoetan, horretarako egokituta daudenetan. (komisiorik gabe, ez da bezero izan behar)
- Euskotreneko txartel-salmenta makinetan eta leihatiletan.
- Bilboko, Gasteizko eta Donostiako autobus geltokietako autokarga makinetan.
- Donostian, Askatasunaren etorbideko 20. zenbakian (Txurruka kalearen kantoian) kokatutako kanpoko kargako makina automatikoan.
- Internet bidez, MUGIren webgunearen eremu pribatuan, aldez aurretik erregistratuta.
-
Zenbat diru karga dezaket txartelean?
5 eurotik gorako kargak egin daitezke, bosten multiploak beti, eta txartelaren saldoa, gehienez ere, 300 eurokoa izango da. Txartela internet bidez kargatuz gero, txartelaren gehienezko karga 100 eurokoa izango da.
Nola eta noiz egongo da erabilgarri Internet/APP bidez egindako diru-karga?
Diru-kargak aktibatu ditzaketen operadoreak: Lurraldebuseko autobusak, Donostiako, Irungo, Errenteriako, Zarauzko hiribusak, Kutxabank kutxazainak edo PESAko leihatilak.
*Txartel anonimoak ezin dira MUGI sisteman alta eman ez dutelako datu pertsonalik. Beraz, ezin dira mugimenduak ikusi, diru-kargak egin edo frogagiriak atera webgunearen bidez.
Hiribusetan eta tren-garraiatzaileetan gauzatu al daiteke Internet/APP bidez egindako karga?
Ez. Oso kontuan hartu behar da internet bidez karga bat egiten den aldiro, txartelaren saldora pasatzeko, Lurraldebuseko autobusetan, Donostiako, Irungo, Errenteriako eta Zarauzko hiri-busetako ibilgailu guztietan, Pesako txarteldegietan eta Kutxabank kutxazainetan gauzatu edo baieztatu behar dela.
Eginiko bidaiak nola egiazta ditzaket?
Txartelarekin egindako bidaiak eta ordaindutako zenbatekoak www.mugi.eus webguneko gune pribatuan kontsulta daitezke. Horretarako, izena eman behar da aipatutako gunean.
Gainera, txartelaren azken lau mugimenduak edo bidaiak txartela kargatzeko sareko edozein gunetan kontsulta daitezke. Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzari ere informazio hori eska daiteke e-posta bidez (info@mugi.eus) edo fax/eskutitz sinatu bidez. Horretarako, eskaerarekin batera datu hauek ere eman behar dira: datu pertsonalak, txartelaren zenbakia eta NAN, AIZ edo pasaportearen zenbakia.
Zer gertatuko da saldo aski ez badut?
MUGI txartel bakoitzeko 5 euro kobratuko al dizkidate?
MUGI txartela eskabidea egiten den unean bertan ordaindu behar da:
Txartel guztiek 5 € balio dute.(diru-kargarik gabe ematen dira).
Bestetik, MUGI txartel hobaridun Sozialaren eskubidea duten pertsonentzat, txartela doakoa izango da eskaera egiten den lehen aldian bada.
Eskabidea egitean, ordea, 5 euroak ordaindu egin beharko dira izapidea gauzatu ahal izateko, baino hurrengo kargan itzuli egingo dira automatikoki, dagokion hobariarekin, txartelaren saldora gehituz.
MUGI/Lurraldebus txartel bat baino gehiagoren jabe izan al naiteke?
Ez, txartel bakar baten titular izan zaitezke.
Txartelek iraungipen data dute? (Txartela berritzea)
Kioskoan, salmenta-puntuan, Postan edo Kutxabanken diru-karga bat egiten denean ematen den tiketean ikus daiteke txartelaren iraungipen data; MUGIren webeko eremu pribatuan txartela erregistratuz gero ere ikusi daiteke. Aldi berean, txartela iraungi baino 15 egun lehenago mugikorrera bidaliko da SMS bat txartelaren iraungipena gogoratuz ( beti ere mugikorra txartelaren eskaeran edo ondoren eman bada).
Txartela berritzeko ezinbestekoa da eskaera-orria betetzea eta "Eskaera egiteko arrazoia" atalean "Adierazitako txartela iraungi izanagatik berritu beharra laukitxoa" markatzea; bestalde, eskaerari dagozkion baimenak markatu behar dira (derrigorrez, errenta eta errolda; eta kasuan kasu, familia ugaria edo ezindua). NAN/ AIZ edo pasaportea ere erantsi behar da.
Internet bidez ere txartela berritu daiteke (hemen azalpenak), webgunean dagoen inprimakia betez: inprimakia
Eskaera egitean 5€ ordaindu behar dira, eta txartelaren iraungitze data berria aktibatzerakoan dagokion saldu gehigarriarekin batera itzuliko dira 5 euroak.
Behin eskaera eginda, eskatutako txartel hobariaren onurak jasotzeko baldintzak ea betetzen diren egiaztatuko da; zuzena balitz, egun batzuen buruan SMS bat jasoko da, txartela berritzeko salmenta puntu batean edo Kutxanbakeko kutxazainetan txartela aktibatu behar dela jakinaraziz.
Ezezkoa bada, jakinaraziko zaizu MUGI sistemaren onurak erabiltzen jarraitzeko txartel arrunta eskatu behar duzula.
MUGI sistemari lotutako Kutxabank kutxazainen zerbitzuak (komisiorik gabe, ez da Kutxabankeko bezeroa izan behar)
(Komisiorik gabe, ez duzu bezero izan behar)
FINANTZA- TXARTEL GABE (MUGI/Lurraldebus txartela contactless irakurgailuari hurbilduz)
- Saldoaren-kontsulta, azken kargak eta azken mugimenduak (kontsumoak)
- Weba karga aktibatzea
- Txartel berria aktibatzea
- Txartelen berriztatzea aktibatzea, behin kudeatuta eta berriztatze-formularioak tramitatuta
FINANTZA-TXARTEL BIDEZ (ez du Kutxabankeko txartela izan beharrik)
Txartelen birkarga
dBizi erabil daiteke MUGI/Lurraldebus txartelarekin?
dBizi abonuak (Donostiako Udalaren bizikleten alokairu zerbitzua) GGLAren arreta zerbitzuan tramitatu daitezke, Easo 74ko bulegoetan, baldin eta erabiltzailea MUGI/Lurraldebus txartelaren titularra bada.
Ondorengo zerbitzuak eskatu daitezke:
Bi kasuetan beharrezkoa izango da 14 urte baino gehiago izatea eta MUGI/Lurraldebus txartela aktibatuta egotea dBizin alta edo eguneratzea eskatzerako unean. Modu horretara, MUGI/Lurraldebus txartela erabili ahalko da dBizi zerbitzurako. Beharrezko dokumentazioa:
Gainerako zerbitzuak (aldizkako abonuak, intzidentziak, ordainketak…) dBiziren bulegoetan, webgunean edo horretarako jarritako totemetan kudeatu beharko dira.
Interoperabilitatea. MUGI/Lurraldebus, BAT eta BARIK txartelen erabilera
Txartel bakarra ezartzea Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua da, eta txartelen interoperabilitatean gauzatzen da. Garraioaren Plangintzako zuzendaritza lanean ari da asmo handiko egitasmo horren oinarriak ezartzeko; ildo horretan, apurka-apurka, urrats zehatzak eman dira EAEko garraiobideetan 3 txartelen erabilera bermatzeko: BAT (Araban), BARIK (Bizkaian) eta MUGI/Lurralebus (Gipuzkoan).
Gaur egun, 3 txartelak hurrengo garraiobideetan erabil daitezke:
Donostiako hiri-autobusak, Dbus (www.dbus.eus)
Euskotren (www.euskotren.eus)
-
- Hendaia-Donostia-Bilbao lerro orokorrean
- Amorebieta-Bermeo adarrean
- Gasteizko tranbian (www.euskotren.eus/eu)
- Bilboko tranbian (www.euskotren.eus/eu)
- Larreineta-Trapagaran funikularra (www.euskotren.eus/eu)
-





info@mugi.eus
943 000 117