MUGI sistemak jaso du aurtengo “Guztiok Mugituz” saria
Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta inklusiboa sustatzen duen sistema da MUGI; eta sariak gipuzkoarrei eskaintzen dien zerbitzu bateratua balioan jartzen du.
Duela bi urte, Gipuzkoako Foru Aldundiak #GuztiokMugituz saria emateari ekin zion, irisgarritasun unibertsalaren aldeko apustua egiten dutenei omenaldi txiki bat egiteko asmoz. Izan ere, sariaren bidez, Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailetik mugikortasun jasangarri eta inklusiboa bultzatzen duten ekimenek burututako lanaren aitorpena egin nahi dute.





Astelehenetik igandera bitarte Europako Mugikortasunaren Astea ospatzen ari da, eta ospakizunaren baitan, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGIpuzkoa ekimena martxan ipiniko du. Honela, bost udalerri bisitatuko ditu egitasmoak.
Ekainean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) batzar orokorrak Oiartzungo Udala GGLAko kide izatea onartu ondoren, hilaren 1ean, Oiartzungo hiribusa MUGI sisteman sartuko da. Horrela, bada, orain arte MUGI txartela soilik txanpon-txartel gisa erabiltzeko aukera zegoen arren, orain, Gipuzkoako gainerako garraiobideek eskaintzen dituzten baldintza berdinak eskainiko ditu Xorrolak.

info@mugi.eus
943 000 117