MUGI/Lurraldebus txartelaren erabiltzaileek dBizi abonuak tramitatu ditzakete; dBizi Donostiako bizikleten alokairu zerbitzua da eta abonuak GGLAren arreta zerbitzuan tramitatu daitezke, Easo 74ko bulegoetan.

Tramitatu daitezkeen zerbitzuak hurrengoak dira:
- dBiziren urteko abonu berria
- MUGI/Lurraldebus txartela aldatzeagatik, abonuaren eguneratzea
Bi kasuetan beharrezkoa izango da 14 urte baino gehiago izatea eta MUGI/Lurraldebus txartela aktibatuta egotea dBizien alta edo eguneratzea eskatzerako unean. Modu horretara, MUGI/Lurraldebus txartela erabili ahalko da dBizi zerbitzurako.
Gainerako zerbitzuak (aldizkako abonuak, intzidentziak, ordainketak…) dBiziren bulegoetan, webgunean edo horretarako jarritako totemetan kudeatu beharko dira, orain arte bezala.





info@mugi.eus
943 000 117