Probaren testua
Probaren testua
Probaren testua
COVID-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoeraren deklarazioa dela eta MUGI 2020-2021 tarifak berriak indarrean sartzeko eguna atzeratzea (apirilaren 6rako aurreikusia), alarma-egoera kendu arte indarrean daudenak mantenduz.
Aldi baterako, ezin izango dira autobusetan web bidez egindako diru-kargak aktibatu.
Jakinarazten da, aldi baterako, ezin izango direla autobusetan web bidez egindako diru-kargak aktibatu, COVID-19 ez hedatzeko garraio publikoan hartutako neurrien ondorioz.
Neurri horiek honako hauek dira: autobusetan ezingo da aurreko atetik sartu; beraz, bidaiariek atzeko ateetatik sartuko direnez, gertu dauden makinetan balioztatuko dituzte txartelak, eta, ondorioz ezingo dira diru-kargak aktibatu.
Beraz, jakinarazten da txartelak kargatzeko bide hau erabiltzen jarraitu nahi izanez gero, diru-karga horiek aktibatzeko modu bakarra Kutxabankeko kutxazainak izango direla.
Barkatu sortutako eragozpenengatik.

